Aranzazu Vintage - baskeyrentals.com
- 3
- 2
- 1
- M² 54
- wifi
- Aparkalekua
Donostiako Antiguoko auzoan kokatuta dago Aranzazu Vintage etxea. Izaera propioa duen auzoa da Antiguo, historia gehien duen hiriaren area da, eta gure apartamentua historia horren protagonista ere bada. 1900ean Babes Ofizialeko auzo moduan eraiki zen gure apartamentua, Gipuzkoako hiriburuko lehenak mota honetan. Nolakoa zen Donostia gara horretan? Ziur oso desberdina zela, baina egun beste erakargarria.
Ezinezkoa zaigu 1900ko Donostira transportatzea, baina gure aletxoa jarriko dugu gure apartamentuarekin mende hasierako esperientzia bizi ahal izateko, hori da Aranzazu Vintageren magia. Beste garai bateko bidaiari bat zarela sentituko duzu, telesail bateko protagonista zarela, edota zure haur garaiko bizipenak birgogoratzeko.
Apartamentua Ondarretatik 3-5 minututara dago, oinez; Matia kaletik pare bat minutura non denetarik aurkituko duzun: dendak, bankuak, supermerkatuak, jatetxeak... eta bizitza asko; Miramar Jauretxetik 5 minutura; Haizearen Orrazitik 10 minututara eta beste hamarretara Kontxatik; eta bizikletaz 15 bat minututara Alde Zaharretik.
Apartamentuak vintage dekorazio autentikoa du, baina gaur eguneko erosotasunak alde batera laga gabe: sukalde osoa, sala, 1,50mko ohea duen logela nagusia eta beste bat 90cmtako bi ohekin (kajoi sistemarekin gordetzen dena), janzteko gela, komun osoa, tb planoa (hor ez dugu vintage dekorazioa aplikatu karkarkar)... eta doako wifia. Etxebizitzaren aurrean erreserbatutako aparkalekua du apartamentuak (ez dugu ezer kobratzen erabiltzeagatik).
Hondartzako gunean toldoak, eguzkitakak, alokairuko piragaua zerbitzua eta bestelako ekintzak aurkituko dituzue.
Gainera, azpimarragarriak dira inguruak eskaintzen dituen aukera gastronomiko guztiak, Donostiak gastronomiaren sektorean duen garrantzia ezin delako ukatu: pintxoz beteriko tabertnetatik Michelin izarrak dituzten jatetxeetara, ohiko euskal gastronomiatik abangoardistara, goi mailako gastronomiako unibertsitate ikasketetatik sukaldaritza eskoletara...
Gozatu ahaztezina egingo zaizun egonaldiaz goi mailako airtokraziak, monarkiak eta ongi jatea gustuko duten pertsonek urteetan aukeratu duten hiriburuan.
Gainera, zure egonaldian Loiola, Bilbao, Iruñea, Biarritz, Gaztelugatxe... bisita ditzazkezu.
1 Bainugela, 2 Logela, 1 Sukaldea, 1 Egongela
-
LogelakMaindireak, 1 Erregin tamainako ohea, 2 Ohe bakuna
-
SukaldeaKafe makina, Janaria prestatzeko tresnak, Sukaldatzeko sua, Mikrouhina, Labea, Hozkailua, Txigorgailua, Ura irakiteko makina
-
EntretenimenduaKablerik gabeko banda zabala Internet, Telebista (Antena)
-
KomunaIle-lehorgailua, Oinarrizkoak, Dutxa, Toalla sorta, Konketa
-
Arropa garbiketaLisatzeko ohola eta plantxa, Garbigailua
-
Beste batzukTinbrea, Su-itzalgailua, Lehenengo sorospeneko kita
-
-
AparkalekuaAparkalekua Barne, Ibilgailu batentzako aparkaleku pribatua
-
KanpoaldeaKomunitate pribatua, Ondarretako hondartzara 5 minutu oinez
15:00
11:00
Grupo Ntra. Sra. de Aránzazu, 47 , San Sebastián, 20008, Espainiako




