PRIBATUTASUN POLITIKA


GureanTurismo Zerbitzuak S.L. erakundearen (IFZ: B75189225) jarduera nagusia erabilera turistikoko etxebizitzak kudeatzea da. Helbide soziala Azpeitiko (Gipuzkoa) Salbe Auzunea 40 helbidean duenak, erabiltzaileak www.baskeyrentals.com webgunean ematen dituen datu pertsonal guztien babesa bermatzen dizu, datuak babesteko egungo legedian xedatutakoa betez (EBAO 2016/679 eta DBLO 15/1999).

1- GureanTurismo Zerbitzuak S.L. enpresari emandako datu pertsonal guztiak datuak babesteko araudiaren arabera tratatuko dira eta www.baskeyrentals.com webgunearen erabiltzaileen tratamenduaren erregistroan sartuko dira.

2- Webguneak biltzen dituen datu pertsonalek honako helburuak dituzte:

  • Aurrekontuen azterketa
  • Kontsultak
  • Enpresako produktuei edo zerbitzuei buruzko publizitatea eta azterketa komertziala.

3- Datuak biltzeko eta ondoren hauek tratatzeko segurtasun-neurriak hartu dira, (galerarik ez izateko, baimenik gabe sartzeko edo horiek manipulatzeko).

4- Webgunearen titularrak konpromisoa hartzen du bildutako datuen konfidentzialtasuna bermatzeko.

5- Webgunearen titularrak ez dizkie hirugarrenei lagako jasotako datu pertsonalak, legez behartuta ez badago.

6- Erabiltzaileak uneoro balia ditzake datuak eskuratzeko, zuzentzeko, transferitzeko eta ezabatzeko eskubideak, bai eta datuen tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak ere.

Halaber, eskubidea izango du kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko (www.agpd.es), baldin eta tratamendua indarrean dagoen legeriaren araberakoa ez bada.

Zure eskubideak baliatzeko harremanetarako datuak:

GureanTurismo Zerbitzuak S.L.

Salbe Auzunea 40, behea

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)

info@gureanturismoa.com

7- Erabiltzaileek, harremanetarako formularioan edo deskarga-formularioetan markatutako eremuetan datuak sartuz, berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dute beren datuak beharrezkoak direla beren eskaerari erantzuteko.

8- Tratamenduaren arduradunak erabiltzaileen oinarrizko eskubideak eta askatasunak babesteko neurri tekniko eta antolakuntzakoak bermatzen ditu.

9- Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, tratamenduaren arduradunak bermatzen du datu horiek modu zilegi, leial eta gardenean tratatuko direla interesdunari dagokionez, eta horiek egokiak eta tratatu nahi diren helburuetarako behar denera mugatuak izango direla.