Zarautzko itsas pasealekuan, malekoian, bertan dagoen familia-apartamentua da. Hondartzako lehen lerroko etxebizitza da hau, izan ere, kokatuta dagoen etxealde pribatuak irteera zuzena du hondargunera, euskal kostaldeko luzeenetakora.
Zarautz gipuzkoako itsasaldean kokatuta dago, Zumaiatik 12Kmtara, Donostitik 20kmtara eta Oriotik 9ra. Lotura onak ditu bai errepidez, autopista edota garraiobide publikoarekin, trena zein autobusa.
San Luis etxeguneko eraikinak oso deigarriak dira. Eraikinen kanpoaldea azulejo zuri-urdinez jantzita dago, arotz erremate horiekin. Koloreek erakina deigarri egiten badute ere ez dira kasualitatea, aurrez aurre duen Kantauri itsasoan eta bertako eguzki izpietan inspiratuta daude.Eraikinaren terraza zabalek eta plaza pribatuek familientzako ezin egokiagoa egiten dute, haurrekin lasaitasun osoz gozatzeko modukoa.Gainera, ezin ahaztu aparkalekuarekin arazorik ez duzula izango, izan ere apartamentuak garaje itxia du.Nafarroa etxeko terrazak eguzkipean, edota toldoaren itzalean, otordu anitz egiteko parada ematen du. Noski, guztia etxearen erosotasunean: sukalde osoa, terrazako altzariak, toldo elektronikoak, 150cmtako ohe bat logela nagusian, 80x180cmtako bi litera-ohe, balokoira irteera duten logelak...
Egonaldi ahaztezinerako dena du etxeak: mahai-jokoak, telebista, sukalde osatua, doako wifia, kapsuladun kafetera... Eguraldi kaxkarra egiten duen arratsaldetan ere, egonaldia aprobetxatzeko moduan izango zara, izan ere, Nafarroa etxeak itsasutik gertuko babesleku ugari ditu pasiera egiteko edota kafetxoa hartzeko ere.
Zarautz oso herri erakargarria da itsasoaren eta surfaren jarraitzaileentzako, baita gastronomia maite dutenentzat. Apartamentua Karlos Argiñanoren jatetxetik gertu dago oso; Getaria, Zarutzek gertuen duen herria, ongi jan, lehen mailako produktu eta euskal sukaldaritza tradizionalaren sinonimoa da; kilometro gutxira dagoen Orio famatua da sukalde parrilengatik... Gainera, ez ahaztu txakolina daztatzea (jatorri babestuko ardo zuri karbonikoa, inguruko berezitasuna).
Kirolariek ez dute ezer faltan botako: ur haize eta mendiko kirol aktibitate ugarietarako aukera baitago inguruan.
Aipatutako guztiagatik eta beste horrenbeste detaileengatik, Nafarroa da zure egonaldirako etxerik aproposena.
Aparkalekua
Zarautz Nafarroa 25-10
Zarautz Nafarroa 25-10
Zarautz Nafarroa 25-10
Rental.amenities.category-parkingandfacilities
Aparkalekua Barne
Rental.amenities.category-policies
Haurrak ongi etorriak dira, Eraikinak igogailua du eta Gurpil-aulkientzat egokitua
Rental.amenities.category-bathroomandlaundry
Bainugela eta garbitokia, Bidet, Lisatzeko ohola eta plantxa eta Garbigailua
Rental.amenities.category-heatingandcooling
Berogailu elektrikoa
Rental.amenities.category-entertainment
Telebista (Antena)
Rental.amenities.category-kitchenanddining
Kafe makina, Sukaldatzeko sua, Mikrouhina eta Txigorgailua
Haurrak ongi etorriak dira
Gurpil-aulkientzat egokitua
Sartu: 03:00 PM
Irteera: 11:00 AM
al. | ar. | az. | og. | or. | lr. | ig. |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |
Aurrekoa
Hurrengoa