Opor Etxea

Ezkialderdi - baskeyrentals

  • 8 gonbidatu
  • 4 Logela
  • 6 Beds
  • 2 Bainugela

Ezkialderdi Aiako herrigunetik 200 metrora dagoen etxebizitza bat da, Pagoetako Parke Naturalaren bihotzean  eta fauna eta floran aberatsa uden babestutako ingurune naturalean kokatuta. Mendietako berdearen lasaitasunaz eta hondoko itsasoaren urdinaz  gozatzeko lekua, zerbitzuetatik eta hirigunearen erosotasunetik urrun egon gabe.


Mendi-ibiliak egiteko, Iturrarango lorategi botanikoa ezagutzeko, Agorregiko errota eta burdinola ezagutzeko… hainbat eta hainbat jarduera egin ahalko dira familian eta ingurutik mugitu gabe. Bertan, karobiak, pago motzak, orkatzak, basurdeak eta abar aurkituko dira. Eta, basea landa-ingurune lasai batean ezarri nahi baduzu, errepide nagusietarako sarbide azkarrarekin, Euskal Herriko gainerako edertasunak ezagutzeko, leku ezin hobea da horretarako, autobidean sartzeko 10 bat minutu behar baitira autoz. Zarautz eta Orioko kostaldea bertan dira eta Donostia 30 minutura. Beste euskal hiriburu batzuk, Bilbo eta Gasteiz kasu, ordubete ingurura geratuko lirateke.


Ezkialderdi bi etxebizitzatan banatutako eraikina da. Eskuineko zatia etxebizitza pribatu independentea da, eta ezkerrekoa, berriz, bidaiariek bakarrik erabiltzeko eta modu independentean erabiltzeko. Duplex bat da eskailerekin eta 8 lagunentzako edukiera di, lau gelatan banatuta eta denak kanpoaldera ematen dutenak. Bik 1,50 m-ko ezkontza-ohea dute, eta beste bik 1,05 m-ko banakako bi ohe.


Etxebizitzak bi solairu ditu. Beheko solairuan sukaldea, egongela eta dutxadun bainugela daude. Bertako zuhaitzetako egur nobleen akaberak dituen sukaldea du, granitozko gainaldearekin eta kanpoko balkoi baterako irteera, etxetresna elektriko guztiekin hornitua, ontzi-garbigailua izan ezik. Egongela zabala eta erosoa da. Liburutegi bat du, terraza zabal baterako irteera batekin, mendialdeko ikuspegi zoragarriekin, hondoko itsasoarekin, eta telebista deskonektatzeko  sofa erosoarekin.


Goiko solairuan, zurezko eskaileretatik sartzen delarik, gelak daude, guztiak kanpoaldekoak eta terraza batera zuzenean irteera duenik ere bada. Bainuontzia duen beste bainugela bat dauka. Aiako inguruak ekartzen dizkigun inguru idiliko honek itsasoaren eta mendiaren ikuspegiez gozatzeko leku ezin hobea bihurtzen du. Horri jardina erabiltzeko aukera gehitu behar zaio, irakurtzen erlaxatzeko, eguzkia hartzeko, edo mahaian eta horretarako uzten diren aulkietan zureekin bazkari batetaz gozatzeko. Hau guztia, etxean bezala sentitzeko eskaintzen dituen erosotasun guztiekin, etxe osoko doako WIFIa ahaztu gabe.

GEHIAGO IKUSI
Etxearen nabarmentzeko ezaugarriak

Aparkalekua

Kablerik gabeko banda zabala Internet

Argazkiak

Zerbitzuak

Rental.amenities.category-parkingandfacilities

Aparkalekua kalean

Rental.amenities.category-policies

24/7 erabilgarri, Haurrak ongi etorriak dira, Maskotak ez dira onartzen eta Ezin da erre

Rental.amenities.category-locationfeatures

LocationMountain, LocationNearOcean eta LocationRural

Rental.amenities.category-bathroomandlaundry

Maindireak, Bidet, Ile-lehorgailua, Oinarrizkoak, Lisatzeko ohola eta plantxa, Dutxa, Toalla sorta, Bainuontzia, Konketa eta Garbigailua

Rental.amenities.category-heatingandcooling

Berogailua aukeran

Rental.amenities.category-entertainment

Telebista (Antena)

Rental.amenities.category-internetandoffice

Kablerik gabeko banda zabala Internet

Rental.amenities.category-kitchenanddining

Kafe makina, Janaria prestatzeko tresnak, Sukaldatzeko sua, Mikrouhina, Labea, Hozkailua eta Txigorgailua

Rental.amenities.category-homesafety

Su-itzalgailua eta Lehenengo sorospeneko kita

Etxeko arauak

  • Haurrak ongi etorriak dira

  • Maskotak ez dira onartzen

  • Ezin da erre

Check in: 05:00 PM

Check out: 11:00 AM

Kokalekua

Arrutiegia Auzoa Auzoa, 27 , Aia, Espainiako

Tarifak

Politika eta Oharrak

Erabilgarritasuna

2023(e)ko iraila
al.ar.az.og.or.lr.ig.

Iritziak

Ostalariari buruz

BasKey Rentals - Registro alojamiento: ESS00606

Jarri gurekin harremanetan